Camping Acedo-ko arautegia

  • Autoak: Kanpinetik autoz ibiltzeko gehieneko abiadura 10 km/ordukoa da. Gaueko 24.00etatik goizeko 8:00ak arte ez dago kanpinetik autoz ibiltzerik. 8:00ak baino lehen kanpinetik atera behar izanez gero, utzi autoa kanpoan mesedez.
  • Isiltasuna Gaueko 24:00etatik goizeko 8:00etara isiltasuna ordutegia da, denon atseden hartzerako. Zuzendaritzak isiltasuna errespetatzen ez duen bezeroa kanporatu dezake.
  • Txakurrak: Txakurrak lotuta eta begiratuta eraman behar dira. Haiekin istripua izanez gero jabea arduratuko da. Haien sabelusteak jabeek jasoko dituzte.
  • Zuhaiztia Ez dago zuhaitzetan kordak lotzerik.
  • Zaborrak Zaborrak sarrerako konpaktatzaile zurian botako dira, eta ez kanpin barruko zakar-ontzietan. Ahal den neurrian bereiziko dira beira, kartoia eta zabor organikoa horretarako dauden kontainerretan. Tamaina handiko gauzak Lizarrako “Garbigune”ra eraman behar dira.
  • Bisitak Bisitariek harreratik pasatu behar dute, nori bisita egingo zaion esan, eta ordubete baino gehiagoko bisita bada ordaindu behar da. Bisitariek autoa kanpoan utzi behar dute.
  • Barbakoa: Ez dago partzeletan sua pizterik, horretarako 3 gune zehatz daude.
  • Txirrindulak: Gaueko orduetan debekatuta dago kanpinetik txirrindulaz ibiltzea. Igerileku gunean eta terrazan ezin da txirrindulaz ibili.
  • Lapurretak: Kanpineko zuzendaritza ez da arduratuko kanpin barruan galdutako edota lapurtutako gauzez.
  • Barrera Kanpineko barrera goizeko 8.00etatik gaueko 12:00etara dabil. Gauean ezin da ireki. Larrialdia izanez gero, zaintzaileak atea irekiko dizue. Deitu sarreran dagoen zaintzailearen bungalowera. Barrera irekitzeko partzela bakoitzak txartel bat dauka, beraz auto bat besterik ezin da sartu partzela bakoitzeko. Txartela galtzen bada, txartel berria lortzeko 10€ ordaindu behar dira, eta galdutako txartela baliogabetuko dugu